Autonomo, enpresa txiki eta elkarteen diru kudeaketarako ataria
2025·eko abenduaren 6a
Eposta:
Pasahitza:
Izena eman
Datuen babesa
Funtzionamendua
Zergak - Langileria
Loturak
Gestioa eskatu
Euskalkidetza
Euskalkidetza
94 404 27 20
Garapena:
BITARLAN
Sartu alta emateko beharrezko datuak, mesedez
* Posta elektronikoa:
* Idatzi berriro posta elektronikoa:
* Pasahitza:
* Idatzi berriro pasahitza:
*Izena:
Helbidea:
Posta kodea:
Herria:
*I.F.Z.:
P.F.E.Z. aplikatu fakturetan:
Bat ere ez
%9
%19
%21
**%15
**%7
**%7Webgunea erabiltzeko baldintzak eta horien onarpena 1. Ondoren zehazten diren baldintzek arautzen dute Autonomoak.net webgunearen erabilera. Webgunearen bitartez, Euskalkidetzak autonomo, profesional eta elkarteen esku hainbat zerbitzu. Euskalkidetzak ahalmena du, edozein unetan eta aurrez abisatu gabe, Webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko, eta halaber eskainitako zerbitzuak eta haiek erabiltzeko baldintzak. Webgunera sartzeak eta erabiltzeak esan nahi du Erabilera Baldintza hauek espresuki eta batere eragozpenik gabe onartzen direla, eta kasu guztietan bai sartzerakoan eta bai erabiltzerakoan. Horrela ez bada, erabiltzaileak uko egingo dio bertan sartzeari eta erabiltzeari. 2. Sartzeko eta erabiltzeko baldintzak Webgunea eta beraren zerbitzuak, oro har, sarrera librekoak dira. Hala ere, kudeaketa egin ahal izateko, hainbat zerbitzu eta gunetara sartzeko dagokion identifikazioa ezinbestekoa da, eta horretarako aurrez erregistratu beharra dago. 3. Webgunea eta zerbitzuak zuzen erabiltzea Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Autonomoak.net eta haren bidez baliatu daitezkeen zerbitzuak legez kontrakotzat edo ez zilegitzat jo daitekeen jarduerarik egin gabe erabiltzeko, eta halaber Euskalkidetzaren eskubideak urratu gabe. Erabiltzaileak uko egiten dio honako jarduera hauek egiteari: * Beste autonomoen edo hirugarrengoen agiri elektronikoak edo datuak suntsitu, eraldatu, baliogabetu edo era batera zein bestera hondatzea. * Beste erabiltzaile batzuen sarrera webgunera edo haren zerbitzuetara oztopatzea, eskura izandako bitarteko informatikoak masiboki erabiltzeagatik, bai eta sistema horietan arazoak edo akatsak sor ditzaketen jarduketak egitea. * Posta elektroniko bidez mezuak edo SMSak oso kopuru handian bidaltzea edo merkataritza edo publizitate asmoz bidaltzea hartzailearen oniritzirik izan gabe. * Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko mezuak aldatzen edo kopiatzen, irakurtzen edo ezabatzen edo bidean atzematen saiatzea. *Erabiltzaile baten abantailak handitzen saiatzea sisteman. * Edozein bitarteko erabiliz zeinahi eraldaketa sor dezaketen programak sartzea sistema informatikoetan. * Beste erabiltzaile bat iruzurrez ordeztea. * Webgunearen bitartez legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako ekintzak sustatzea edo bultzatzea. * Webgunearen bitartez arraza, sexu, ideologia, erlijioa edo sinesteak direla eta, ideia edo jarduketa diskriminatzaileak sustatu edo bultzatzea. *Euskalkidetzaren industria edo jabetza intelektualari dagozkion eskubideak urratzea. * Hirugarrengoen informazio konfidentzialtasun eskubidea urratzea. * Legeetan onartutako oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak urratzea. 4. Edukien industria eta jabetza intelektuala * Software guztiaren eta Webgunearen eduki guztien jabe Euskalkidetza da. * Webgunean eskura dagoen softwarea eta edukiak erabiltzaileen eskura jartzeak ez du esan nahi titulartasuna edo ustiapena erabiltzaileari utzi zaionik, eta hark aldi berean konpromisoa hartzen du haiek legea, morala eta ordena publikoa aintzat hartuz erabiltzeko. * Erabiltzaileak hitza ematen du Webgunean sartuta dauden identifikazio datuak ez dituela kenduko edo manipulatuko eta ?copyright?a ere ez. 5. Loturak Webguneak loturak ditu beste webgune batzuekin. Euskalkidetzak ez du inolako kontrolik egingo eta ez da haien edukien arduradun ere. 6. Bermerik eta erantzukizunik ez Euskalkidetzak ez ditu bere gain hartuko webgunearen funtzionamendu txarragatik sor daitezkeen kalteak, hutsak edo datu arteko desadostasunen ondorioak, ez eta webgunea edo beraren zerbitzuak eskura ez egoteagatik sor litezkeen kalte zuzen edo zeharkakoak. 7. Euskalkidetza arduratuko da: * Webgunearen eta zerbitzuen pribatutasuna eta ziurtasuna zaintzeaz Eskura dauden edukien egiatasunaz * Sistema informatikoan eta agiri elektroniko eta fitxategietan birus edo bestelako zer kaltegarririk egon ez dadin. * Euskalkidetzak ez ditu bere gain hartuko interferentzia, ez-egite, eten, birus informatiko, telefono-matxura edo sistema elektronikoan gerta daitezkeen deskonexioetatik etor daitekeen kalte edo galerarik, ez eta Webgunea eta edukiak erabiltzaileek desegoki erabiltzetik etor daitekeenik ere. Euskalkidetzak ez du bere gain hartzen Webgunearen bitartez hirugarrengo enpresek erabiltzaileei eskain diezaieketen produktu edo zerbitzuen egokitasuna bermatzea. Era berean Euskalkidetzak ez du bere gain hartzen hirugarrengo horiek indarreko arautegia betetzen duten edo ez kontrolatze lana, ez eta kanpoko iturri horiek egindako akats edo hutsetatik webgunean emandako informaziotik erabiltzailearentzat sor litekeen kalte edo galeraren ondoriorik. 8. Informazioa trukatzea edo zabaltzea Euskalkidetzak uko egiten dio webgunearen bidez erabiltzaileek elkarri truka diezaioketen informaziotik etor litekeen erantzukizunari. Webgunearen bitartez zabaldu litezkeen adierazpideen erantzukizuna egiten duenari dagokio. 9. Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzioa Erabilera Baldintza hauek legerian ezarritakoaren arabera interpretatuko dira. Erabilera Baldintza hauei buruzko interpretazio, eduki edo egikaritze kontuan Euskalkidetzaren eta erabiltzailearen artean desadostasun edo ez-betetze edo desakordioren bat gertatzen bada, Euskalkidetzak kasu bakoitzean dagokion Epaitegi edo Auzitegitara jotzea.
Autonomoak.net aplikazioaren arauak onartzen ditut.