Euskalkidetza Kooperatiba
Bilalan.net
Autonomo, enpresa txiki eta elkarteen diru kudeaketarako ataria 2025·eko abenduaren 6a

Zergak

Autonomo eta profesional batek ondorengo zergak ordaindu behar ditu bere lan jarduera garatzean:

BEZ: Balio Erantsiaren gaineko Zerga hiru hilabetetik behin ordaintzen da, hilaren 25 baino lehen: apirilean (urtarriletik martxora bitartekoa), uztailean (apiriletik ekainera bitartekoan), urrian (uztailetik irailera bitartekoa) eta urtarrilean (aurreko urteko urritik abendura bitartekoa).

PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Hau ere hiruhilero ordaintzen da, BEZaren antzera.

Gizarte Segurantza. Hilean behin kuota ordaindu behar da.